jueves, junio 08, 2006
Igande honetan, ekainak 11, GUZTIOK BALMASEDARA
Zestuatik Balmasedara, Urolatik Enkarterrira, Gipuzkoatik Bizkaira, EHNA egitetik erabiltzera!
EUSKAL HERRIA izEHNA eta IZANA izan zen 2005eko Naziotasun Egunaren leloa. Lehenengoz Euskal Herriko Naziotasun Aitormena gauzatzetik haratago, EHNAk tresna bezala duen garrantzia era erabilgarritasuna azpimarratzeari ekin genion.
Urtebetean, makinabat euri egin du Euskal Herri luze zabalean. Eta noski EHNAk ere eman ditu hainbat urrats. Herriz herri finkatzen eta iraunkortzen ari da EHNA. Poliki-poliki eta egunez egun gero eta herritar gehiagok dute EHNA eskuan eta gero eta toki gehiagotan aitortzen zaio EHNAri duen ofizialtasun eta erabilgarritasuna. Jada, euskal diaspora osatzen diren euskal herritarrak ere, hasi dira EHNA izapidetzen. Hasi gara euskal herritarrok, munduaren aurrean garen bezala agertzeko, pausoak ematen.
Lan hau burutzearen bidean BAI EUSKAL HERRIARI herri ekimenak hainbat ekimen bultzatzen dihardu, EHNArek erabilera sustatu asmoz. Hor kokatzen ditugu antolaturiko EHNA erabili ekimenak bai eta EHNAren ERABILPENERAKO KOMERTZIO GIDAren zabalpena ere. Gaur egun, kalean dira Azpeitia, Azkoitia, Zestoa, Zumarraga, Urretxu eta Arrasateko EHNA ERABILI GIDAk eta laster izango dira Ondarru, Lekeitio, Markiña-Xemein eta Bergarakoak ere.
Euskal Herri luze zabalari so, aspaldi geldirik ziren urak mugitzen ari dira. Gaur egun, politikariak ere EUSKAL HERRIAz eta euskal herritarron erabakitzeko eskubideaz mintzo dira; pauso garrantzitsua iruditzen zaigu hau. Halere oso momentu garrantzitsuak bizi ditugu, euskal herritar garen aldetik, gure ekarpena egiteko momentua iritsi da. Euskal herritarrok gure hitza eta gure erabakia praktikan jartzeko momentua iritsi da.
Euskal Herriak nazio gisa irauteko eta aurrera egiteko, nazio gisa pentsatu eta erabaki behar du. Finean nazio gisa aritu behar du. Garai politiko garrantzitsua bizi dugu eta berak, tamainako konpromezu eta erantzukizunak eskatzen ditu. Garaiak herri bezala aritzeko konpromezua eskatzen du, denon proiektuak ahalezko bihurtzeko Euskal Herriak orube sendoa behar baitu. Garaiak nazio estrategian aurrera egitea eskatzen du, eta horretarako Euskal Herria lehenesten dugunon artean, nazio eraikuntzan, batera aritzeko tenorea dugu,
EHNA ERABILIAZ, EUSKAL HERRIA ERAIKI, esamolde edo lelo batetik haratago doan izenburua duzue hau. Bizi ditugun momentu hauetan, euskal herritarroi parte hartzaile zuzenak izatea dagokigu. Euskal Herriko Naziotasun Aitormenak herritarron nahi eta borondatea agertzeaz gain, Euskal Herriaren eskubideak aldarrikatzen ditu. Beraz, herritarron hitza eta erabakia praktikan jartzeko unea iritsi da, EHNA erabiliaz, Euskal Herriaren eskubideak praktikan egikaritzeko unea iritsi da.
Hemen duzue ikusgai aurtengo Naziotasun Eguneko kartela
BALMASEDAn, ekainaren 11an, EHNA ERABILIAZ, EUSKAL HERRIAREN ERAIKUNTZAN parte hartzera, gonbidatzen zaitugu. Euskal Herriaren eta euskal herritarron izena eta izana praktikoki gauzatzen hasteko guztiok bai gara ezinbestekoak.
Dei egiten diogu euskal jendarteari parte har dezan Naziotasun Egunean. Euskal Herria bizi eta gozatuz ere euskal herritarrok badugulako zer egin.
EGITARAUA
KONTZERTUAK BALMASEDAko herriko plazan:
SIROKO
IRAULI
KLORATITA
10tan DIANA Albokarien eta zanpantzarren laguntzaz.
10:30tan HARRERA EKITALDIA:
Ongi etorria eta Ikurriñari agurra.
Udalbiltzaren eskutik EHNAren tramitaziorako bulego irekiera.
11tan HAURREN TXOKOA San Juan plazan, jolas ezberdinak begiraleen laguntzaz.
Putxeren erakusketa eta dastaketa.
11:30tan HERRI KIROLAK
13:00tan EKITALDI NAGUSIA
14:30tan HERRI BAZKARIA bazkal ondorena girotzeko abeslari baten laguntza izango dugu.
17tan ERROMERIA KONTZERTUA TXIMELETA taldearekin
18:30tan POTEO HERRIKOIA trikitilariek gidatuta.
20:30etan AMAIERA
NOLA IRITSI BALMASEDARA?
ERREPIDEZ
BILBOtik C-6318 errepidearen bidez (28 km-ra).
GASTEIZtik C-6210 errepidearen bidez (60 km-ra), Artziniega eta Amurrio pasatuz.
AUTOBUSEZ berriz, bi zerbitzu daude: ANSA (Bilbo-Balmaseda) eta BIZKAIBUS (Santurtzi -Balmaseda).
TRENBIDEZ
FEVE-k Balmaseda eta Bilboren artean ohiko linea dauka, egunero 25 aldiko maiztasuna izanik. Bidaiaren iraupena 45 min-koa da gutxi gorabehera.
Azken Naziotasun eguneko informazioa eta argazkiak ikusteko sakatu ondorengo estekan: EUSKAL HERRIA izEHNA eta IZANA
Suscribirse a:
Entradas (Atom)