lunes, febrero 07, 2011

Ezker abertzalearen legalizazioa

Etxeberria: "Urrats berria eta baldintzarik gabekoa da, mozorrorik gabea; indarkeriaren aurka gaude"

Ezker abertzaleak bere alderdi politiko berriaren ezaugarrien eta estatutuen berri eman du gaur, Bilboko Euskalduna jauregian. Hiru apustu nabarmendu ditu Etxeberriak: "Bortxazko zikloa behin betiko ixteko apustua, aldaketa politikoan eragiteko indar metaketa, eta ezker abertzalearen antolamendu berria". Iruin: "Ezker abertzalearen iraganeko antolaketarekiko haustura da". Biek azpimarratu dute "indarkeria errefusatu" egiten duela alderdi berriak, ETArena barne, eta legeztapena exijitu dute. BERRIA.INFOk zuzenean eman du ekitaldia.

Berria.info 2011-02-07 - 15:10:17

11 iruzkin

Bozkatu

Emaitza 5 izar
  • Inprimatzeko bertsioa
  • Albistea postaz bidali
  • Zabaldu.com-era bidali
  • Digg-era bidali
  • Del.icio.us-era bidali
  • Aupatu-ra bidali


"Urrats berria eta inolako baldintzatan oinarritu gabea da hau, historikoa", eta "ez dago ihesbide literariorik, ezta mozorrotze interesaturik ere". Hala esan du Rufi Etxeberria ezker abertzaleko kideak euren alderdi politiko berriaz gaur Bilbon, Euskalduna jauregian euren alderdi politiko berriaren ezaugarrien aurkezpenean. Hala, berretsi du "helburu politikoak eskuratzeko indarkeriaren edota mehatxuaren erabileraren aurka" dago alderdi berria, "errefusatu" egingo du; "hor barnean kokatzen da ETAren indarkeria ere, zein nahi delarik hartuko lukeen forma".

Iruin Iruin abokatua ere antzera mintzatu da eta, ondorioz, alderdiaren legeztatzea exijitu dute. Etzi joango dira Espainiako Gobernuaren Barne Ministeriora erakundea erregistratzera. Hain zuzen, BERRIAk jakin duenez, ezker abertzaleak bihar egingo ditu publiko estatutuak. Alderdiaren izena zein den ere jakinaraziko dute bihar. 11:00etan prentsaurrekoa emango dute, Bilbon, NH Nervion hotelean. "Legeztapena ezinbestekoa da atzerabiderik gabeko bake eta normalizazio politiko mailakatuaren prozesuan aurrera egiteko", esan du Etxeberriak.

Honek hiru apustu azpimarratu ditu bere hitzaldian: 1. "Bortxazko zikloa behin betiko ixteko prozesu demokratikoaren apustua egin du ezker abertzaleak. 2. Independentziaren bidean eta aldaketa politiko eta sozialean eragiteko, indar metaketaren apustua egiten dugu, eragile politiko, sozial eta sindikalen arteko aliantza politiko, zabal eta eraginkorraren alde eginez. 3. Ezker abertzalaren antolamendu berria bultzatuko dugu".

Halaber, berretsi du "ezker abertzaleak bere proiektu politikoa bide soilik politiko eta demokratikoetatik garatzeko erabakia" hartu duela "hausnarketaren eta erabaki burujabearen ondorioz" -Mitchell irizpideak aipatu ditu-, "eta konpromiso hau irmoa eta zalantzarik gabea da, abaguneko gertakarietatik zein aldaketa taktikoetatik at egonik. Ez dago atzerabiderik". Indarkeriarekin zerikusia luketen eragileekin harremanik ez dutela izango ere esan du. "Indarkeria ez dugu justifikatzen eta babesten".

Joan den azaroaren 27an Iruñean emandako prentsaurreko jendetsu batean jakinarazi zuten bezala, Espainiako Alderdien Legea beteko dutela hitz eman du berriro Etxeberriak. Lege horren "erabilera politiko argia ozenki salatu" du, "erakundeetan herri borondatearen ordezkaritza trukatzeko" baliatzen dutelako eragile batzuek (ez du zehaztu zeinek).

Iruin: "Iraganeko antolaketarekin moztu egin du alderdi berriak"

11:08-11:35 artean mintzatu da Etxeberria -euskaraz eta gazteleraz-, eta ondoren ekin dio Iñigo Iruin abokatuak alderdiaren estatutuak azaltzeari -gazteleraz-. Azpimarratu du alderdi politiko berriak "ezker abertzalearen iraganeko antolaketarekin moztu" egin duela. "Ondorioz, menpeko loturarik ez du legez kanpo dauden erakundeekin. Alderdi berri hau ez dator ezer birsortzera. Haustura da". Espainiako Auzitegi Gorenak ezker abertzaleko beste alderdi edo erakunde batzuk legez kanporatzeko edo baliogabetzeko garaian, horiek beste batzuen "jarraipena" suposatzen zutela esan izan du.

Iruinek ere berretsi du alderdi berriak "indarkeria errefusatu" egiten duela, eta hitz eman du "indarkeria oro -ETArena zehazki- behin betiko eta erabat desagertzeko borondatea" dutela. Zenbait kasutan 'terrorismoa" hitza erabili du. "Biktima denen aitortza" izango dute, orobat.

"Herri borondatea, mobilizazio demokratikoa, borroka ideologikoa eta parte-hartze politiko-instituzionala izango dira ekintzako politikorako lanabes bakarrak". Ondorioz, abokatuaren arabera, alderdiko estatutuek bete egiten dute Alderdien Legea, "eta haiek aztertzeko arrazoi juridikoak baino ez dira erabili behar".

11:55etan bukatu du azalpena, eta orduan eman diote amaiera ekitaldiari -Lokarri heritar sareak antolatu du-. Txalo zaparrada izan da -300en bat lagun zeuden aretoan-.

Alderdien Legea, 2002an sortua

2002ko ekainaren 27an jarri zuten martxan Alderdien Legea, PPk eta PSOEk bultzatuta, eta Auzitegi Gorenak 2003ko martxoan utzi zituen legez kanpo Batasuna, HB eta EH, "ETAren tresna eta ETAkoak" zirela argudiatuta.

Harrezkero, Espainiako Justiziak legez kanpo edo baliorik gabe utzi izan ditu AuB eta herri platafomak 2003an, HZ 2004an, Aukera Guztiak 2005ean, EAE-ANV (herri hautagaitza erdiak eta foruetako ia guztiak) eta ASB 2007an, D3M eta Askatasuna 2009an. 'Salbatu' izan diren bakarrak: EHAK 2005ean eta Iniciativa Internacionalista -ezker abertzaleak haien aldeko botoa eskatu zuen-. Gorenak 2008an EHAK eta ANV ere legetik at jarri zituen.

www.berria.info

LEGALIZACIÓN DE LA IZQUIERDA ABERTZALE

Etxeberria afirma que la nueva formación es fruto de «una reflexión de alcance histórico que marca un antes y un después»

La izquierda abertzale ha adoptado el "compromiso firme e indudable de apuesta por las vías exclusivamente políticas y democráticas, sin marcha atrás", según ha anunciado Rufi Etxeberria en la presentación de los estatutos de la nueva formación política que se registrará en los próximos días. Ha subrayado que "rechaza y se opone al uso de la violencia o la amenaza de su utilización para la consecución de objetivos políticos, incluyendo la violencia de ETA si la hubiera en cualquiera de sus manifestaciones".

  • Intervención de Etxeberria: eu es

07/02/2011 11:53:00

eus.jpg
Iñigo Iruin y Rifi Etxeberria, rodeados de fotógrafos y cámaras en el Euskalduna. (Marisol RAMIREZ/ARGAZKI PRESS)

BILBO-. Rufi Etxeberria ha destacado que en la apuesta de la izquierda abertzale "no hay escapismos literarios", sino un "paso determinante" basado en la trayectoria abierta y en la resolución "Zutik Euskal Herria".

Ha precisado que se trata de una reflexión de "alcance histórico", que marca un "antes y un después" en la trayectoria de la izquierda abertzale, que se adopta de forma autónoma y soberana y que está ligada al firme compromiso de alcanzar un escenario de paz y de soluciones democráticas.

Etxeberria ha situado el eje fundamental en la apuesta firme por las vías políticas y democráticas, por un proceso democrático que cierre el ciclo de confrontación violenta, tal y como se recoge en el Acuerdo de Gernika.

Ha señalado que la nueva formación "rechaza y se opone al uso de la violencia o la amenaza de su utilización para la consecución de ojetivos políticos, incluyendo la violencia de ETA si la hubiera en cualquiera de sus manifestaciones".

Durante su intervención, ha abogado por la convergencia y confluencia de fuerzas por el cambio, por una política de alianzas amplia para hacer posible el cambio político en la senda democrática, y ha situado en la sociedad vasca el protagonismo.

Ante ella, la comunidad internacional y los reunidos en el Euskalduna ha pedido la legalización de la izquierda abertzale.

Tras Etxeberria, el abogado Iñigo Iruin ha explicado el aspecto jurídico de los estatutos, que serán inscritos el miércoles en el registro de partidos políticos del Ministerio español de Interior.

Ha indicado que se han elaborado en base a los requisitos establecidos por el Tribunal Supremo en la ilegalización de Abertzale Sozialisten Batasuna (ABS).

Iruin ha señalado el nuevo proyecto político supone "la ruptura con los modelos organizativos y formas de funcionamiento de las que se ha dotado este espacio social y político en el pasado y, por tanto, con los vínculos de dependencia que tenía".

"Se trata de impedir su instrumentalización por organizaciones que practiquen la violencia o por partidos políticos que fueron ilegalizados por razón de su connivencia con ella", ha indicado.


www.gara.net