Gaur goizean Bilbon "Demokrazia 3 Milioi" (D3M) izeneko herri hautagaitza aurkeztu dute Bilbon hainbat independentistek. Helburua Martxoaren 1ean egongo diren EAEko hauteskundetara aurkeztu eta PNV-PSEren arteko dinamikari ezkerreko independentismoarekin erantzutea da. Demokrazia 3 Milioiren aurkezpenean ezker abertzaleko militante historikoak eta aurpegi gazteak egon dira. Guztien izenean Itziar Lopategi eta Amparo Lasherasek aurkezpena egin dute, baina euren ondoan Idoia Ibero, Juan Manuel Erasun, Itziar Aizpurua, Miren Legorburu, Patxi Marta, Jesús Valencia, Andoni Txasko, Txerra Bolinaga, Unai Urruzuno, Julen Aginako, Haizea Ziduaga, Gabi Basañez eta Ane Muguruza egon dira. Informazio gehiagorako: http://www.demokrazia3m.com bisita ezazue. Bertan prentsaurrekoaren bideoa, argazkiak eta hainbat material baitaude eskuragarri. |
sábado, enero 10, 2009
"Demokrazia 3 Milioi" herri hautagaitza aurkeztu dute.
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario