sábado, febrero 28, 2009

D3Mren aldeko boza eskatu du Batasunak, aldaketa aldarrikatzeko

Lizarra-Garazin hasi bidearekin segitu ala dena bertan behera utzi dago jokoan, Xabi Larralderen iritziz

Eneko Bidegain.

Baiona

Batasunak «urrezko botoa» emateko eskatu du. D3Mren alde bozkatzeko eskatu dute Xabi Larralde eta Jean-Claude Agerre Batasuneko arduradunek, zerrenda horren botopaperak eskuan. Boz hori «independentziaren aldekoa» izanen dela adierazi du Agerrek. «Euskal Herriko eskubide guztien onarpena bermatuko duen eta gatazka konponduko duen» boza izanen dela dio.

«Lizarra-Garaziko bidea segitzea ala ez dago jokoan», azpimarratu du Larraldek. Lizarra-Garazik «funtsezko aldaketa politikoa» abiatu zuela uste du Larraldek. «Autodeterminazioa, lurraldetasuna eta erakundeen aldaketa» dira horren hiru oinarriak. «Bide horren parean, PSE-EEren eta EAJren artean eginen duten itunak Lizarra-Garaziko aldaketen bukaera erran nahiko luke». Haren ustez, «PSOEk ez du epe motzean erabakitzeko eskubidea bermatzeko asmorik, baizik eta Euskal Herria Konstituzioaren preso atxikitzekoa». Autodeterminazioaren bidetik doan aldaketa «ekiditeko», «ezker abertzalea desagerrarazi nahi» izatea leporatu die. EAJrentzat ere ukan ditu kritikak: «Beren negozioari eutsi nahi diote bakarrik».

http://www.berria.info

No hay comentarios:

Publicar un comentario